Ekonomia -

Bilera Londresen

Lan erreforman funtsezko aldaketak baztertu ditu Rajoyk

Lan erreformak "ezin zuen denbora gehiago itxaron", esan du Mariano Rajok lehen ministro britainiarrarekin izan duen bileraren ostean.

David Cameron eta Mariano Rajoy Downing Streeten. Argazkia: Efe
David Cameron eta Mariano Rajoy Downing Streeten. Argazkia: Efe
Rajoy Cameronekin bildu da, Londresen

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak sindikatuei ohartarazi die lan erreforman ezin dela funtsezko aldaketarik egon. Londresen, bertako lehen ministroarekin bildu ostean egin ditu adierazpenak eta "Gobernuak gobernatzeko betebeharra" duela adierazi du.

UGT eta CCOO sindikatuen buruzagiek bidalitako eskutitza oraindik jaso ez duela azaldu du Rajoyk, baina langileen ordezkariak "Espainiako Gobernuarekin hitz egiten denbora asko" daramatela onartu du, "aurrekoarekin eta honekin".

Euren jarrera eta CEOErena ezagutzen dituela ekarri du gogora, eta lan erreformak ezin zuela gehiago itxaron gaineratu du, "herrialdea ezin baita zaharkituta gelditu".

Gobernuko presidentearen ustez, ekonomia suspertzen hasten denean, enplegua sortuko da erreforma honekin, eta enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen aldetik kontratazioarentzat mesedegarria izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea