Ekonomia -

Espainia, horien artean

Europako 12 herrialdek enplegua sustatzeko neurriak eskatu dituzte

Espainiak, Erresuma Batuak, Suediak, Finlandiak, Estoniak, Letoniak, Txekiar Errepublikak, Eslovakiak, Irlandak eta Italiak zuzendu diete gutuna Europako Kontseiluari eta Europako Batzordeari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriak hartzeko eskatu diote Espainiak, Erresuma Batuak eta beste hamar herrialdek Europar Batasuneko gainerako kideei, gutun baten bidez, Moncloako Jauregitik iragarri duenez.

Gutuna, halaber, Suediak, Finlandiak, Estoniak, Letoniak, Txekiar Errepublikak, Eslovakiak, Irlandak eta Italiak sinatu dute, eta Herman van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteari eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari bidali diote.

"Enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriak" hartzeko eskatu diote Europako Kontseiluari, erakunde horren hurrengo bileraren aurrean. Martxoaren hasieran batuko da, Bruselan.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Londresera joango da, bihar David Cameronekin biltzeko. Bilera horretan proposamen honi buruz hitz egiteko aukera izango dute, eta, halaber, erreformen harira, krisiari aurre egiteko herrialde biek hartutako neurriak ere hartuko dituzte hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea