Ekonomia -

Petrolio gutxiago Europarako

Iranek petrolioaren salmenta moztu die Frantziari eta Erresuma Batuari

"Erresuma Batuko eta Frantziako enpresei petrolioa saltzeari utzi diogu. Erosle berriei salduko diegu", iragarri du Irango Petrolio Ministerioaren bozeramaileak.

Total Frantziako enpresak Irango petrolioaren hornidura murriztu du. Argazkia: EITB
Total Frantziako enpresak Irango petrolioaren hornidura murriztu du. Argazkia: EITB
Total Frantziako enpresak Irango petrolioaren hornidura murriztu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Petrolio Ministerioak Erresuma Batuko eta Frantziako enpresei petrolioa saltzeari utzi diola iragarri du igande honetan. "Erresuma Batuko eta Frantziako enpresentzako petrolio esportazioak bertan behera geratu dira (...). Erosle berriei salduko diegu", iragarri du Ministerioko bozeramaile honek, Ministerioaren webgunean aireratu den komunikatu baten bidez. "Gure bezero propioak ditugu (...) Iranek kontuan hartu ditu enpresa hauen ordezkariak", azaldu du Nikzadek.

Uztailaren 1etik aurrera Irango petrolio gordina erosteari uztea onartu zuen urtarrilean Europar Batasunak. Horren aurrean, Teheranek Europari petrolioa saltzeari utziko diola iragarri du. Hain zuzen ere, sei herrialderi eragingo die erabakiak, tartean, Espainiari, hori baita Islamiar Errepublikatik petrolio gehien inportatzen duen estatua.

Petrolio industriaren iturriek jakitera eman dutenez, heren bat murriztu dute dagoeneko; egun, Iranek egunean 650.000 petrolio upel bidaltzen ditu Europara.

Europako petrolio konpainia handienek, Total (Frantzia) eta Royal Dutch Shell (Erresuma Batua) enpresek, nabarmen murriztu dituzte dagoeneko Irandik egiten dituzten petrolio inportazioak, eta gauza bera egin dute Hellas Petroleum (Grezia) eta Cepsa eta Repsol (Espainia) enpresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea