Ekonomia -

Erreformaren aurkako protestak

Euskadiko CCOOk eta UGTk 'atzera egitea' eskatu diote Rajoyri

Greba orokorrari dagokionez, "ELArekin eta LABekin borroka sindikatuetan sartuko ez" direla esan du CCOOk. Euskal hiriburuek erreformaren kontrako hainbat protesta hartu dituzte.

Lan-erreformaren aurka protestatzera manifestatu dira Gasteizen. Argazkia: EITB
Lan-erreformaren aurka protestatzera manifestatu dira Gasteizen. Argazkia: EITB
Manifestazioak euskal hiriburuetan, lan-erreformaren kontra

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CCOO idazkari nagusiak igande honetan azpimarratu duenez, "greba orokorraren deialdia bertan behera utz dezakeen bakarra Mariano Rajoy bera da". Lan-erreformaren aurka protestatzeko CCOOk eta UGTk deitu duen eta Bilbon izan den manifestazioari hasiera eman baino lehen egin ditu adierazpen hauek CCOOko buruzagiak.

Halaber, Estatuko beste 50 hiriek beste hainbat protesta hartu dituzte gaur. Bilbon 2.500 lagun bildu dira, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, Arriagako plazan amaitu den ibilbidean parte hartzeko asmoz. Gainontzeko euskal hiriburuetan ere antzeko mobilizazioak izan dira.

"ELAk eta LABek sindikalismoa aurrez aurre jarri nahi dute, lan erreformaren eztabaida alde batera utzi eta euskal langileen identitatean arreta jarri nahi dute", esan du greba orokorraren deialdiaren inguruan, baina "CCOO egoerak eskatzen duen neurrira egongo da", adierazi du.

"Lan erreformari ez" lelopean egin dute manifestazioa, eta besteak beste, Unai Sordok eta Damaso Casadok eraman dute pankarta.

Mobilizazioekin jarraituko dute

Erreforma hau Gobernuaren "akats handia" dela esan du Sordok eta zuzentzen ez badute, sindikatuek "mobilizatzen " jarrituko dutela adierazi du. Erreformak langileen estatutuak artikulu bakarra izatea nahi duela esan du: "esaten dudan bezala egin, esaten dugunean, eta enpresariak esaten duen arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea