Ekonomia -

Lan erreforma

Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute martxoaren 29rako

Lehen greba orokorra izango da PPren Gobernuak onartutako lan erreformaren aurka.

Azken greba orokorra 2010eko ekainean izan zen. EFE
Azken greba orokorra 2010eko ekainean izan zen. EFE
Azken greba orokorra 2010eko ekainean izan zen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute martxoaren 29rako, EAEn eta Nafarroan, Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurka. Deialdia ostiral honetan aurkeztuko dute.

Erreformaren kontra protesta egitea ez ezik, "Euskal Herriaren eskubide sozialak eta laboralak" defendatzea ere izango dute helburu.

Lanuzteen aurkezpen ekitaldia ostiral honetan egingo dute, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Bilbon, eta Nafarroako Gobernuaren Lan Kontseilaritzan, Iruñean. Ondoren, adierazpenak egingo dituzte.

Batasun sindikalik gabe

Bezperan, CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuek lan erreformari erantzun bateratua emateko dei egin zuten. Oraingoz, baina, badirudi ez dela posible izango batasun sindikala.

Nolanahi ere, deialdiak ELA eta LAB estrategia bateratuetara itzultzea ekarri du. Izan ere, Bildu erakundeetan sartu eta gero, bi sindikatu nagusien arteko harremanak kolokan izan dira.

Bien bitartean, Espainian ez dago argi sindikatu nagusiek ere greba orokorra egiteko asmoa duten. Aste honetan bertan, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak esan du sindikatuek ez dutela "interesik" greba egiteko, helburua "egoera zuzentzea" baita.

Hamabigarren greba orokorra

Demokrazia garaian EAEn egingo den hamabigarren greba orokorra izango da martxoaren 29rako deitu duten hau, eta ez da azken urteotan lan-erreforma baten aurka deitu duten lehena.

Izan ere, 2010eko ekainaren 29an ELA, LAB, ESK, STEE, Ehne eta Hiru sindikatuek orduko lan-erreformaren aurkako greba orokorra deitu zuten. CC.OO. sindikatuak ere deialdia egin zuen egun horretarako. Hiru hilabete geroago, irailaren 29an, CC.OO., UGT, CGT, ESK sindikatuek eta Sindikatuen Arteko Konfederazioak egin zuten deialdia, lan-erreformaren aurka orduko hura ere.Enpresaburuak, aurkaEAEko Enpresaburuen Bilguneak ''bertako ekonomiarentzat erabat kaltegarritzat" jo du sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako lan-erreformaren aurka deitutako greba orokorra. ''Erabat kaltegarria izateaz gain, hobetzeko beharrezkoa den elkarrizketari irrazionalki ezetz esatea dakar", gaineratu dute; izan ere, ''EAEko ekonomiak "inoizko atzeraldirik txarrenari" aurre egin behar dio herritar guztien "ahalegin eta nekearekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea