Ekonomia -
Krisia
Nafarroak 25 milioi euroko murrizketa egingo du pertsonaleko gastuetan
Besteak beste, lan eskaintza publikoa bertan behera utziko dute eta aseguru medikoak murriztu egingo dituzte.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak 25 milioi euroko murrizketa iragarri du pertsonaleko gastuetan. Besteak beste, lan eskaintza publikoa kenduz, aseguru medikoak murriztuz eta osagarriak berrikusiz lortuko dute aurreztea.
Roberto Jimenez presidenteorde eta Presidentzia kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, guztira 14 neurri izango dira. Horietako batzuk gaur bertan aurkeztu dituzte Funtzio Publikoaren Mahaian, negoziatzeko, eta zeregin horretarako 15 eguneko epea jarri dute.
14 neurri horietatik, lau gaur bertan onartu ditu Foru Gobernuak, eta 13 milioi euroko aurrezkia ekarriko dute.
Iragarritako neurrien artean, erretiro ordezkapenak % 15 murriztea, iaz ordaindutako aparteko orduak % 25 jaistea eta osasungintzako produktibitate osagarriak txikitzea aurrez ikusten dute.