Ekonomia -

2011ko defizita

Bruselak Rajoyren Gobernuak defizitaren datua faltsutu zuela uste du

Monkloako hainbat iturrik, berriz, gezurtatu egin dute 2011ko defizita puztu dutenik.

Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Luis de Guindos. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2011ko defizitaren datua puztu duela uste du EuropakoBatzordeak, hau da, Mariano Rajoyren Gobernuak joan den urteko defizita % 6tik % 8ra igo zuela uste du Bruselak, 2012ko datuak aldekoago agertzeko helburuarekin, Reuters agentziak hainbat iturri anonimo aipatuz kaleratu duenez.

Ildo horretan, Luis de Guindos Ekonomia ministroaren hitzetan, Olli Rehnek ziurtatu dio Europako Batzordeak ez duela Espainiaren aurkako neurriak hartzeko asmorik, ustez defizita handitu izanagatik. De Guindosek kazetariei azaldu dienez, Rehnekin telefonoz hitz egin du eta honek gezurtatu dio Europako Batzordea Espainiako kasua ikertzen ari denik.

Halaber, prozesua gertutik jarraitzen duten iturri batzuek agentziari azaldu diotenez,Europar Batasunak Espainiako Gobernuaren kontrako neurriak har ditzazke murrizketa neurri berriak datorren hilean Andaluzian izango diren hauteskundeak ospatu arte atzeratzeagatik.

Informazio honen harira, Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak hitz egin du jada, Rajoyren Gobernuak 2012ko Aurrekontuetan murrizketa guztiak zehaztea "garrantzitsua" dela azpimarratu du, baina Espainiari gehiegizko defizitagatik isuna jartzeko aukera "goiztiarra" dela esan du eta "espekulazioan erortzea" dela erantsi du.

Monkloako hainbat iturrik, berriz, gezurtatu egin dute 2011ko defizita puztu dutenik.

Bestalde, defizitaren datua puztu duen “berehala” argitzeko eta 2012ko aurrekontuak aurkezteko eskatu dio PSOEk Rajoyren Gobernuari. PSOEk Twitterren egin du eskaera. Inmaculada Rodríguez Piñero PSOEko Ekonomia eta Enplegu arduradunak esan du “oso larria” litzatekeela Gobernuak defizitaren datua piztu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea