Ekonomia -

Dokumentazioa

Lan-erreformaren gakoak

Erreformak bidezko kaleratzea 20 egunera murriztu du eta zailtasunak dituzten enpresek lan hitzarmenak ez betetzeko aukera errazten du.

Fatima Bañez eta Soraya Saenz de Santamaria, lan erreformaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Fatima Bañez eta Soraya Saenz de Santamaria, lan erreformaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Fatima Bañez eta Soraya Saenz de Santamaria, lan erreformaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

KALERATZEAK:

- "Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.

- Lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duten lan-kontratu finkoko langileek kopuru hori mantenduko dute arau berria indarrean sartu arte, eta egun horretatik aurrera kalte-ordaina 33 egunekoa izango da. Epe bietarako muga 42 hilabetekoa izango da.

- Absentismoa ez da langile guztientzat ezarritakoarekin lotuta egongo, kaleratzea errazteko.

- Kaleratze objektiboa (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emanda, langileak kaleratzeko aukera ematen du, arrazoi ekonomikoak, antolamendu-arrazoiak, arrazoi teknikoak edo produkzio-arrazoiak badira) egin ahalko da konpainiak 9 hilabetez jarraian galerak baditu.

- Bideragarriak ez diren eta hurrengo urteetan bideragarriak izango ez direla aurreikusten diren sektore publikoko erakundeak eta elkarteak arrazoi objektiboei heldu ahalko diete langileen kopurua murrizteko.

- Lan-erregulazioko txostenak bideratzeko, aurretik administrazio-baimena behar izatea desagertuko da.

- 100 langile baino gehiago kaleratzen dituzten enpresek enpresatik kanpo gutxienez sei hilabetez lana emateko plana prestatu beharko dute.

KONTRATUAK:- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiek eta ertainek lan-kontratu mugagabe berri bat erabili ahal izango dute. 30 urtez azpiko lehen langile bat kontratatzeagatik 3.000 euro inguru deduzituko dituzte.

- Langabearen kontratu berriko soldata eta jasotzen duen diru-laguntzaren % 25 bateragarriak izango dira.

- Abenduaren 31tik aurrera ezin izango dira 24 hilabeteak gainditzen dituzten aldikako kontratuak lotu.

- Kontratu mugagabe bakar batean bildu dira arrunta eta enplegu egonkorra bultzatzekoa, azken honetarako ezarritako baldintzak jasotzen dira.

- Formakuntza eta ikasketa kontratu bat hartu ahal izateko gehienez 30 urte izan beharko dira langabezia tasa % 15era jaisten den arte.

- Jarduera batean formakuntza aldia amaitu eta gero, langileak formakuntza eta ikasketa kontratuak erabili ahal izango ditu beste sektore batzuetan. Formakuntza enpresan bertan ere jaso ahal izango du lantegiak horretarako instalakuntzak edota irakasleak baditu. - 30 urtez azpiko gazteen kontratazio mugagabea sustatzen da 3.600 eurorekin, langabezian denbora asko daramatenek, berriz, 4.500 euro jasoko dituzte.

FORMAKUNTZA:

- Langile guztiek, enpresak ordainduta, lanpostuarekin zerikusia duten 20 orduko formakuntza jasotzeko eskubidea izango dute urtean.

- Langileak jaso duen formakuntza biltzen duen kontu bat sortuko da.

HITZARMENAK: - Epea bete duten hitzarmen kolektiboak gehienez bi urte luzatu ahalko dira. Horrela, "ultrajarduera" bukatuko da.

- Akordiorik lortu ezean, gatazka egoeran murgilduta dagoen alde batek jo ahal izango du Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalera edota erkidegoek horiek bideratzeko duten erakunde baliokidera; epaile bat izendatuko dute eta gehienez 25 eguneko epean ebatzi beharko du.-Enpresa hitzarmenek lehentasuna izango dute horien gainetik daudenen aurrean. - Zailtasunak dituzten enpresek hitzarmena ez betetzeko aukera izango dute. Eragile sozialekin akordiorik ez badago, enpresak Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalari nahitaezko bitartekaritza eskatzeko aukera izango du.   BESTEAK BATZUK:  - Langileen aldi baterako ezgaitasuna aztertzeko mutuekin elkarlana estutuko da.

- Lan Ikuskaritzaren plan berezia proposatu dute iruzurrari eta ezkutuko ekonomiari aurre egiteko.

- Langabeziaren diru-laguntza jasotzen dutenek interes orokorreko zerbitzuak egin ahal izango dituzte gizartearen onurarako, erakunde publikoen elkarlan hitzarmenei esker.

- Aldi baterako laneko enpresek lanpostu agentzia pribatu gisa jardun ahal izango dute lurralde guztian barreiatuta dituzten sukurtsalak eta lan merkatuan duten esperientzia direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea