Ekonomia -

2011 urtean

Bizkaiko Ogasunak 560 milioiko iruzur fiskala atzeman du

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak jakinarazi duenez, 2011n ustezko iruzurren inguruko 16 txosten igorri zituzten.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: EFE
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Ogasunak 560 milioiko iruzur fiskala atzeman du 2011n. Urte horretan, hain zuzen, ustezko iruzurrekin lotutako 16 txosten igorri zituzten ministerio fiskalera.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak eman du datu hauen berri Bizkaiko Batzar Nagusietan egin duen agerraldian.

Diputatua, beste behin, Eusko Jaurlaritzak zega erakundeen artean eskatzen duen online konexioaren kontra agertu da, bere ustez ez duelako ezer ematen eta hori ez dela "behartu" behar iritzi dio.

Iruarrizagaren iritziz, garrantzitsuena datuak heltzea da, Ogasunak iker ditzan, eta "iristen" ari direla ziurtatu du.

Hala, 2011n beste erakunde batzuek helarazitako Bizkaiko zergadunen 49 milioi datu elkarbanatu zituztela esan du Iruarrizagak.

Elkarlana eta antolakuntza existitzen direla defendatu du, eta hortaz, "ez du balio iruzurra dagoela esatea" azpimarratu du, "non dagoen eta nork egiten duen" azaldu behar da.

EAJko Batzar Nagusietako taldeak Jaurlaritzak ez diola balizko iruzurren inguruan salaketa bakar bat ere aurkeztu ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea