Ekonomia -

Aldaketak lan merkatuan

De Guindosen arabera, lan erreformak 'ondorio positiboak' izango ditu

Lan erreforman onartutako neurriak askorentzat ez direla gogokoak izan onartu du Ekonomia ministroak, baina ekonomiaren egoera ikusita "beste erremediorik" ez dutela izan azaldu du.

Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. EFE
Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreformak "zalantzarik gabe, epe ertainean ondorio positiboak" izango dituela ziurtatu du.

Gobernuak hauteskundeetan egindako agintzak zergatik ez dituen bete galdetuta (kaleratzeak ez zituztela merkatuko eta zergak ez zituztela igoko adierazi zuten kanpainan) De Guindosek esan du Exekutiboak neurri horiek hartu behar izan dituela udaz geroztik ekonomiak jasan duen beherakada dela eta.

"Kasu askotan (neurri hauek) ez dira gustukoak izan, ez dira gogokoak, baina ez dugu beste erremediorik izan. Aurreikusita zegoena baino okerragoa zen egoerak behartu gaitu horretara", erantsi du Ekonomia ministroak.

De Guindosek COPE irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, lan erreforma "Gobernuaren politika ekonomikoaren estrategiaren barruan pieza oso garrantzitsua da".

Exekutiboak estrategia hori jarraituz, hilabete eta erdian, "eztabaidagarriak diren hainbat neurri onartu" dituela adierazi du ministroak, "baina hamarkada askotan hartutako neurri garrantzitsuenak eta sakonenak" direla erantsi du. "Espainia galdutako denbora errekuperatzen ari da, estrategia ekonomikoaren arloan denbora asko galdu da", azaldu du.

"Euroguneko herrialde bakar bat ere ez da % 8ko langabezia izatetik % 23koa izatera pasatu, gazteen langabezia onartezin batekin, % 50koa, eta hori orain arte genuen araudiarekin", esan du De Guindosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea