Ekonomia -

Krisia, Grezian

Papademosek diputatuei: 'Murrizketarik gabe, kaosa dator'

Greziako lehen ministroaren arabera, murrizketa-planak "hazkunde ekonomikoa ekarriko du datorren urteko bigarren sehilekoan, ziurrenik".

Papademosen arabera, murrizketek hazkundea ekarriko dute. Argazkia: Efe.
Papademosen arabera, murrizketek hazkundea ekarriko dute.
Murrizketen kontrako bigarren greba eguna izan dute Grezian

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lukas Papademos Greziako lehen ministroak bigarren erreskaterako akordioaren alde egiteko eskatu die Parlamentuko diputatuei. Horretarako murrizketa handiak egin behar dira, bestela, Papademosen hitzetan, "kaosa etorriko da".

"Jakin badakigu planak sakrifizio latzak eskatzen dizkiela herritzarrei, baina porrot ekonomikoak kontrolik gabeko egoeran sartuko gintuzke (...) Herritarrei begietara begiratzen diegu gure erantzukizuna zein den jakinda", esan du Papademosek larunbat arratsaldean, Greziako hedabideen arabera.

Murrizketa-plana igande gauean bozkatuko dute eta diputatuen gehiengo esanguratsu baten babesa jaso beharko luke, bi alderdi nagusiek, Demorazia Berriak eta PASOK Alderdi Sozialistak, bere alde egingo dutelako. Hala ere, diputatuek euren alderdiek agindutakoari entzungor egingo dioten beldur dira.

"Plan honek gure ekonomiaren segurtasuna, konfiantza eta lehiakortasuna bermatzen ditu. Gure herria hazkunde ekonomikoaren bidean jarriko du berriro, datorren urteko bigarren sehilekoan, ziurrenik", gaineratu du Papademosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea