Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Gobernuak gaur onartuko du lan erreforma

Mikrofono ireki batek erreforma "oso agresiboa" izango dela aitortzen harrapatu zuen Luis de Guindos Ekonomia ministroa.

De Guindos: 'Erreforma erabat agresiboa izango da'

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak lan merkatuaren erreforma onartuko du gaur. Orain arte, edukiari buruzko informazioak ustezko mikrofono irekien bitartez ezagutu dira, Exekutiboak sekretuan gorde nahi izan baititu.

Aipatu mikrofono ireki horietako batek Rajoy bera harrapatu zuen, Europar Batasuneko goi-bilera batean erreformak "greba bat" ekarriko diola aitortzen. Atzo Luis de Guindos Ekonomia ministroa izan zen 'protagonista', erreforma "oso agresiboa" izango dela esan baitzion Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako komisario europarrari, mikrofono irekiaz jabetu gabe.

Orain arte, erreformaren edukiari buruzko informazio zehatz bakarrak gaur "La Vanguardia" egunkariak argitaratu dituenak dira: 33 eguneko kaleratze bidegabea eta doaneko kaleratzea enpresaburu berrien esku lehen urtean.

Gaur arte, Fatima Bañez Enplegu eta Segurtasun ministroak adierazpen orokorrak baino ez ditu egin, hots, helburuak azaldu bai, baina zehetasunak baieztatu gabe: erreformak kontratu motak sinplifikatuko dituela, prestakuntzaren eredua aldatuko duela eta kontratazioa pizteko hobariak eta enplegu politika aktiboak aldatuko dituela, gazteen lana "errealitate" bat izateko.

Bestalde, aurreratu dutenearen arabera, aurretiko erretiroak murriztuko ditu, salbuespenezko kasuetan izan ezik; halaber, langabeziako prestazioa ezkutuko erretiro moduan erabiltzen dutenen jarduna galdituko, izan ere, erretiroa hartzen duten langileen % 25 langabeziatik datoz, Ministerioaren arabera.

Kontratazioaren harira, Bañezek kontratu mota bakarra ukatu du, "Konstituzioaren aurka" doalako; halaber, lanaldi eta soldata txikiagoak dituzte enplegu txikiak (minijobs, ingelesez) erabiliko dituztela ere gezurtatu du.

Lanbide Heziketaren harira, lan-erreformaren bidez "prestakuntza kontua" sortuko dutela azaldu du Bañezek, eta horrek langileari lan-bizitza osoan lagunduko diola esan du.

Epe laburrean, nork bere lana sortzea sustatzeko, langabeek jarduera bat sortzeko erabili dezaketen diru kopuruaren zenbatekoa, kapitalizazioa, % 80tik % 100era igoko dute.

Bañezen hitzetan, lan-erreforma "osoa, orekatua, eraginkorra eta erabilgarria" izango da; Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea horrekin bat dator, eta "zabala eta sakona" izango dela gaineratu du.

Lan-erreformaren hiru oinarriak enplegu egonkorra sortzea, kaleratzeak saihesteko enpresen barruan malgutasuna sustatzea eta langileentzako eskubide gehiago lortzea dira, batez ere, prestakuntzaren inguruan.

Enegarren erreforma

Ostiral honetako lan-erreforma araudiaren hamaseigarren aldaketa izango da, demokrazia onartu zutenetik.

Azken moldaketa PSOEko Gobernuak egin zuen, 2010eko irailaren 9an, Parlamentuan, eta greba orokor bat ekarri zion Zapaterori.

Suminduen elkarretaratzea Solen

M15 mugimenduak elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 20:00etan Solen, Ministroen Kontseiluak lan erreforma onartu eta gero, "Zeure eskubideen, enpleguaren eta etorkizunaren defentsan" lelopean.

Suminduek hirtoriako erreformarik "gogorrena" izango dela adierazi dute. "Urte guzti hauetan kendu dizkiguten

Suminduen elkarretaratzea Solen

M15 mugimenduak elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 20:00etan Solen, Ministroen Kontseiluak lan erreforma onartu eta gero, "Zeure eskubideen, enpleguaren eta etorkizunaren defentsan" lelopean.

Suminduek hirtoriako erreformarik "gogorrena" izango dela adierazi dute eta mobilizatzeko deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea