Ekonomia -

EAJ-Jaurlaritza, ika-mika

Eusko Jaurlaritzak ukatu du isilpeko defizita dagoenik kontuetan

Patxi Lopezen Gobernutik esan dutenez, ez da egia Iñigo Urkulluk esandakoa eta "hainbat hilabeteetarako" dirua dago.

Jaurlaritzak ukatu egin du defizit eztali bat egotea. Argazkia: artxibo.
Jaurlaritzak ukatu egin du defizit eztali bat egotea.
Jaurlaritzak ukatu egin du defizit eztali bat egotea. Argazkia: artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eztalitako defizita egotea ukatu du, EAJk esandakoa baztertuz. Jaurlaritzaren arabera, Gobernuko diruen egoera erosoa da eta ez dago likidezia faltarik.

Gasteizko Exekutiboak adierazi duenez, kontuen egoera erosoa da eta datozen hilabeteetako ordainketei aurre egiteko ez dago inolako arazorik.

Ekonomia eta Ogasun Saileko iturriek ezeztatu egin dute Iñigo Urkullu EAJko presidenteak esandakoa. Urkulluren arabera, PSEren gobernuak "krisi defizitario larria du", milioi eurotako defizit eztalia dauka eta "kolapsatzeko" arriskua dagoela esan du.

"Larrialdi" egoera

"Gure datuen arabera egoera larrialdikoa bihurtzen ari da. Azken asteotan etsita dagoen Eusko Jarularitzaren deia jaso dugu, EAJren laguntza eskatuz, konponbide berriak edo ezohiko baliabideak lortzeko modua topatzeko, diru-kutxak hutsik baitaude", Urkulluk esan duenez.

Azkenik, Urkulluk aipatu duen laguntzaren harira, iturri berdinen arabera, "ez daukagu daturik hori gertatu dela baieztatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea