Ekonomia -

Martxoaren 19tik

Lehendakaria Indiara joango da euskal enpresariekin

Gaur egun EAEko 40 enpresa Indian ari dira lanean. Indiakoa munduko laugarren ekonomia garrantzitsuena da.

Lehendakaria India aldera joango da martxoaren 19an. Argazkia: Efe.
Lehendakaria India aldera joango da martxoaren 19an. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria martxoan joango da Indiara euskal enpresariekin batera. Ostegun honetan bidai horren atariko jardunaldia egin dute Gipuzkoako Ganberan eta 180 pertsona bildu dira guztira. Ekitaldian Indiako merkatuak eskaintzen dituen aukerak aurkeztu dituzte.

Jardunaldi horretan izna dira, besteak beste, Bernabe Unda Industria sailburua eta Sunil Lal Indiako enbaxadorea Espainian. Lal Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da ekitaldiaren ostean.

Indiara joango den empresa- eta erakunde-ordezkaritza martxoaren 19an aterako da eta Bombay, Pune, Dlhi eta Bangalore bisitatuko ditu.

Inbertsioari dagokionez, aukera gehien ematen dituzten sektoreak automozioa, bioteknologia, oinetakoen osagaiak, finantzak (banketxe eta aseguru-etxeak), azpiegiturak eta abar dira.

EAEko 40 enpresa, Indian jada

Aukera horiek ustiatzen ari dira dagoeneko EAEko 40 enpresa inguruk, bai merkataritza-operazioen bidez eta bai herrialdean bertan egoitzak irekiz.

Gaur egun, India munduko laugarren ekonomiarik handiena da, eta 2015erako Japonia gainditu eta laugarrena izatea aurreikusten dute. Indiak euskal enpresentzako merkatu zabala du, hainbat alorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea