Ekonomia -

Europar Batasunaren goi-bilera

Laguntzak, gazte enplegua eta enpresa txiki eta ertainak sustatzeko

Erabilgarri dauden Europar fondoak gazte enplegua eta enpresa txiki eta ertainak sustatzeko erabiltzea adostu dute astelehen honetan Europar Batasuneko buruek.

Gazteen langabezia murrizteko 'plan zehatzak' eskatu ditu Barrosok
Gazteen langabezia murrizteko 'plan zehatzak' eskatu ditu Barrosok
Gazteen langabezia murrizteko 'plan zehatzak' eskatu ditu Barrosok

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabilgarri dauden europar fondoak gazte enplegua eta enpresa txiki eta ertainak sustatzeko erabiltzea adostu dute astelehen honetan Europar Batasuneko buruek.

Bertan adostutakoaren arabera, fondo horiek hauek izango dituzte helburu: gazteen lana edo heziketa sustatzeko mekanismoak ezartzea, Bruselak berak gainbegiratuko dituen enplegu plan nazionalak bultzatzea, lan merkatuaren segmentazioa gutxitzea eta lanaren fiskalitatea jaistea.

Guztira, 22.000 milioi euroko fondoa dago erabilgarri, (2007-2013 epeari dagokiona). Zenbateko horretatik, 2.700 milioi euro dagozkio Espainiari. Edonola ere, Estatuak jarri beharko duen finantzaketa gehituta, 4.000 milioi eurokoa izango da Espainiak neurri horietarako bideratu beharko duen diru-kopurua.

Enpresa txiki eta ertainei dagokienez, zama administratiboak eta izapide legalak gutxitzearen alde egin dute goi-bileran.

Gazteen langabezia murrizteko 'plan zehatzak' eskatu ditu Barrosok

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ''nazio mailako ekintza talde berezi bat'' osatzea eskatu die Espainiari eta gazteen langabezi tasa altuena duten Europako beste herrialdeei (Greziari, Italiari eta Portugali).

Horren ildotik, adituak ere igorriko dituzte Espainiara, gazteen enpleguaren arazoari aurre egiteko. Izan ere, herrialde bakoitzeko ordezkariek, gizarte eragileek eta Europar Batasuneko ordezkariek osatutako dituzte talde horiek, eta, apirila baino lehen 'plan zehatzak' aurkeztu beharko dituzte.

Etorkizuneko plan horien barruan, Europako ekarpenei herrialde bakoitzak egin beharrekoak gaineratu behar zaizkie, eta herrialde bakoitzak Bruselan aurkeztu beharko duen erreforma programen baitan jaso beharko dira.Zehazki, oraindik esleitu ez diren gizarte gaietarako eta eskualdeetarako ekarpenak plan horietara bideratzea proposatu du Barrosok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea