Ekonomia -
Krisiaren ondorioak
Espainiako hiritarren laurdena pobrea da eta baztertuta dago
Datuak asko aldatzen dira erkidegoka, izan ere, Extremaduran % 41,5era iritsi da, eta Nafarroan % 9,7ra.
Erredakzioa
Espainian pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua milioi bat pertsonetan hazi da 2009 eta 2010 artean, eta 11.666.827ra iritsi da, Europako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sareak jakitera eman duenez.
"Beharrezkoa da gizarte politikak aldatzea Espainian pobrezia murrizteko eta egoera ekonomiko zailaren ondorioei aurre egiteko", adierazi du erakundeak argitarau berri duen azken txostenean.
Espainiako herritarren % 25,5 egoera horretan dagoela ohartarazi dute, eta 2004tik (% 24,4) eman duten datu txarrena dela.
Politika sozial gehienak erkidegoen esku daudela eta, datuak desberdinak dira erkidego batetik bestera eta Extremaduran pobrezian edo baztertuta daudenen kopurua % 41,5ekoa bada, Nafarroan % 9,7koa.
Emaitzak Europako pobrezia/bazterketa arriskuaren adierazlean oinarritzen dira. Estatuko batez besteko errentaren % 60ra iristen ez direnak, bederatzi ondasun eta zerbitzu jakinetako laura iristen ez direnak eta familian langabe asko dituztenak sartzen dira pobrezia egoeran eta baztertuta daudenen artean.