Ekonomia -

Murrizketa-neurriak

Gardentasun Legea uda aurretik aurkeztuko du Espainiako Gobernuak

Madrilgo Kongresuko Batzorde Konstituzionalean agerraldia egin du Saenz de Santamariak, Gobernuaren neurri ekonomiko berriak azaltzeko.

Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen bileretarako hegazkin ofizialen erabilera edota Estatuko erakundeen egoitzen alokairuak "hertsiki" kontrolatuko dituela esan du gaur Soraya Saenz de Santamaría Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Madrilgo Kongresuko Batzorde Konstituzionalean agerraldia egin du Saenz de Santamariak, Gobernuaren neurri ekonomiko berriak azaltzeko.

Estatuko egoitza ezberdinen erabilera hausnartuko du Gobernuak, enpresa publikoen eta erakundeen alokairu kopurua murrizteko helburuarekin.

Saenz de Santamariak azaldu duenez, "enpresa pribatu batean kudeketa eskasa litzatekeena, onartezina da guztion errekurtsioak kudeatzen dituen administrazio batean".

Gastu arrunta murrizteko beste neurri bat, hegazkin ofizialen erabileraren "kontrol zorrotza" izango da. Hegazkin horiek erabiltzeko arrazoiak mugatuko ditu Gobernuak: "Egoerak eskatzen duenean, larrialdialdi bat izateagatik, segurtasunagatik edota tokira heltzeko sailtasunak eskatuta, erabiliko da soilik hegazkin ofiziala”, azaldu du.

Bestalde, Madrilgo Kongresuak udan ekingo dio Gardentasun Lege berria tramitatzeari. Goi-bileretarako aurrekontuak edota goi-kargudunen soldatak jasoko ditu, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea