Ekonomia -

Nazioarteko Diru Funtsa

2013ra arte atzeraldian jarraituko du Espainiak, eta defizita % 6an

Nazioarteko Diru Funtsak, gainera, mundu mailako hazkunde aurreikuspena % 3,3ra jaitsi du 2012rako, atzeraldia dela eta.

Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: Efe
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: Efe
Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012an Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,7 jaitsiko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak. Gaur argitaratu dituen datuen arabera, 2013 urtean % 0,3koa izango da jaitsiera. Defizit publikoa, gainera, % 6,8koa izango da. Joan den urteko irailean emandako datuekin alderatuta, aurreikuspen hauek 2,8 puntuko uzkurdura adierazten dute 2012rako, eta 2,1 puntukoa datorren urterako. 2012rako, BPGren % 6,8ko defizit publikoa aurreikusi dute, eta 2013rako % 6,3koa; irailean argitaratutako txostenak zioena baino 1,7 eta 1,9 puntu gutxiago dira. Espainiako ekonomia euroguneko kaltedunenen artean agertzen da, Italiakoarekin batera. Azken horrek BPGren % 2,2 uzkurdura jasango du 2012an. Espainiak eta Italiak atzeraldian jarraituko dute 2013. urtean, eta ordurako eurogunean hazkundea hastea Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusten du. Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsak mundu mailako ekonomiaren aurreikuspena ere gutxitu du, % 3,3raino 2012rako, eta % 3,9raino datorren urterako. Aurten euroguneak izango duen atzeraldian oinarrituta egin dituzte zuzenketa hauek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea