Ekonomia -
Diru-laguntzak
Lanbidek 2.000 kontsultatik gora erantzuten ditu egunero
Euskadin 56.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Horietatik, herena pentsiodunak dira.
Erredakzioa
Lanbidek 34.000 kontsultari erantzuna eman die jada, bulego-sarean pertsonalki, eta Lanbitel telefono bidezko zerbitzuaren bitartez.
Astean 10.000 kontsultari erantzun die Lanbidek, batez beste. Eta egunean, batez besteko hori 2.000 kontsultatik gorakoa izan da.
Euskadin 56.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Horietatik, herena pentsiodunak dira.
DBEren erabiltzaileak bulegoetan artatzea
Lanbideko langileek, batez beste, 1.617 pertsona artatzen dituzte 39 bulegoz osatutako sarean DBEren inguruko izapideak egiteko (informazio-eskaerak, aldez aurreko hitzordu-eskaerak, hitzartutako hitzorduak, agiriak aurkeztea...).
Hitzorduak
Joan den ostiralera arte, urtarrilak 20, 22.500 hitzordu eman zitzaien herritarrei DBEren inguruko izapideak egiteko. % 18 Arabakoak ziren. % 24 Gipuzkoakoak. Eta % 59 Bizkaikoak.
Prestazioa ordaintzea
Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) ordainketa bateratu egingo ditu, bi laguntza horien kudeaketa osoa bere gain hartu ondoren. Hiru lurraldeetan, ordainketa hilaren amaieran egingo da.
Urtarrileko ordainketa urtarrilaren 30ean izango da, eta 32 milioi euro inguruko gastua aurreikusten da. Lurraldeei erreparatuz, % 67 Bizkaian kobratuko dira, % 18 Gipuzkoan eta % 15 Araban.