Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Berankortasuna azken 17 urteetako mailarik altuenean kokatu da

Finantza sektoreko berankortasuna % 7,51n kokatu da 2010eko azaroan, 1994ean hartutako goreneko mailatik oso gertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek, kutxek edota kooperatibek partikularrei eta enpresei emandako kredituen berankortasuna % 7,51n kokatu da joan den azaroan, 1994an hartutako goreneko mailan kokatu da ia, Orduña % 8,01ean kokatu zen.

Urrian hartutako mailatik (%7,4) gora egin du berankortasunak eta orain urtebeteko tasarekin (%5,69) alderatuz ere nabarmen egin du gora, Espainiako Bankuak emandako behin-behineko datuen arabera. 2011ko azaroan berankortasun kredituak 134.143 milioi eurotan kokatu dira, 2010eko maiatzean markatutako 100.000 milioi euroko maila psikologikotik gora, alegia.

Mailegu kopuruak 1,785 bilioi euro gainditu zituen azaroan, % 0,37 igo ziren urriarekin alderatuz gero, eta joan den urteko azaroarekin alderatuz gero, berriz, % 2,93 jaitsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea