Ekonomia -
Metroko gatazka
Oleagak erabakiak hartuko dituztela esan dio Metroko batzordeari
Komitea Batzar Nagusien aurrean elkartuko da asteartean eta Garraio diputatuarekin eta Bildurekin bilduko dira.
Erredakzioa
Asteartean administrazio kontseiluak bilera egingo du eta enpresako presidenteak, Txema Oleagak, bertan lan istiluen inguruko "erabakiak" hartuko dituztela esan die enpresa komiteak baieztatu duenez.
Txema Oleaga proposamen berri batekin joan ez izana kritikatu dute iturri berek. Bileran, Oleagak "oharrak" hartu dituela esan dute eta administrazio kontseiluan "erabakiren bat" hartuko dutela esan diela adierazi dute.
Hartuko dituzten erabaki horien inguruan “ezer" ez dakitela esan dute komitekoek.
Bestalde, greba batzordeak bilkura deitu du Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean, eta batzarkideei lau eskutitz emango dizkiete. 12:30ean, gainera, Garraio diputatuarekin bilduko dira, Itziar Garamendirekin, eta 17:00etan Bildurekin.
Ostegun honetarako, beste lanuzte bat deitu dute, 09:45etik 12:45era, eta 11:00etan manifestazioa egingo dute, Arriagatik hasita.