Ekonomia -

Atzera egin dute

Gobernuak ez du aurretiko kontrolik jarriko erkidegoen aurrekontuetan

Indarrean jarri nahi duten Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen inguruko txostena ostiral honetako Gobernu Bileran aurkeztuko dute. Defizit-muga betetzen ez dituztenentzako zigorrak jasoko ditu.

Gobernuak ez du aurretiko kontrolik jarriko erkidegoen aurrekontuetan. Argazkia: EFE
Gobernuak ez du aurretiko kontrolik jarriko erkidegoen aurrekontuetan
Gobernuak ez du aurretiko kontrolik jarriko erkidegoen aurrekontuetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ogasun Ministerioak ez die aurretiko kontrolik ezarriko likidezia arazoak dituzten erkidegoetako aurrekontuei, sail horretako iturriek jakitera eman dutenez.

Baieztapena atzo bertan erkidegoen autonomiaren defentzan Cristobal Montoro ministroak egindako adierazpenen ondoren dator, orain egun batzuk De Guindos ministroak erkidegoen aurrekontuen kontrolaren inguruan egindako iragarpena ezeztatuz.

Defizitari dagokionez, Ogasun Ministerioak etorkizunean indarrean jarri nahi duten Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen inguruko txostena aurkeztuko du ostiral honetako Gobernu Bileran, eta, bertan, defizit-muga betetzen ez dituzten erkidegoek izango dituzten zigorrak jasoko dituzte. Edonola ere, legeak likidezia arazoak dituzten erkidegoak kontrolatzeko nolabaiteko zainketa mota jaso lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea