Ekonomia -
Gobernu bilera
EBZk interes-tasa % 1ean mantentzea erabaki du
Francforten EBZk adierazi duenez, kreditu marjinalaren erraztasuna, egun batean bankuei diru gehigarria mailegatzen diena, % 1,75ean mantendu du.
Erredakzioa
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasa % 1ean mantendu du eta euroguneak zorpetzearen aurka ezarritako neurrien eragina zein den itxarongo duela iragarri du.
Francforten EBZk adierazi duenez, kreditu marjinalaren erraztasuna, egun batean bankuei diru gehigarria mailegatzen diena, % 1,75ean mantendu du.
Mario Draghi EBZko presidenteak Espainiako Gobernuak berriki onartu dituen neurriak aintzat hartu ditu, eta euroguneko ez ohiko garapen prozesu baten barruan kokatu ditu.
Espainiaren harira, Draghik esan du: "Sendotze ahalegin handiak eta oinarrizko erreformak egin dituzten herriak ikusten ditut".
"Azken lau edo bost hilabeteotan eurogunean ikusten ari garen garapena apartekoa da", Draghiren arabera.