Ekonomia -

Altxor Publikoa

Espainiak 10.000 milioi euro saldu ditu bonoetan

Interes-tasaren beherakada eta eskari handia aprobetxatu dute aurreikusitakoaren bikoitza saltzeko. Hiru eta lau urterako bonoen batez besteko interesa % 4tik behera geratu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altxor Publikoak 10.000 milioi euro saldu ditu bonoetan urteko lehenengo enkantean, aurreikusitakoa halako bi, eta bolada onari jarraipena eman dio, Espainiako Bankuak jakitera eman duenez.

Hori horrela, erakundearen aurreikuspenak gainditu egin dira, aurreko enkanteetan gertatu bezala, izan ere, 4.000-5.000 milioi euro saltzea espero zuen.

Altxor Publikoaren urteko eta Rajoy presidente deneko lehenengo enkantea, beraz, arrakastatsua izan da, interes tasen beherakada eta eskariaren gorakada aprobetxatuz aurreikusitakoaren bikoitza saldu dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea