Ekonomia -

Elkarrizketa

Rajoy: 'Espainiako defizitak % 8a gaindituko du'

Urtarrilean 5,3 milioi langabe izango dira. Rajoyren hitzetan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga igotzea beharrezko da, "ez baitago beste aurkerarik". Bestalde, BEZ ez duela igoko aitortu du.

Espainiako Gobernuko presidentearen lehen elkarrizketa. Argazkia: EiTB.
Espainiako Gobernuko presidentearen lehen elkarrizketa.
Rajoy, murrizketei buruz: 'Mingarriak baina beharrezkoak dira'

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak PPko diputatuei Kongresuan ohartarazi dienez, 2011ko defizit publikoa % 8a gaindituko du, eta 37.000 eta 40.000 milioi euro murriztu beharko ditu Espainiak defizitari aurre egiteko.

Inbestidura ekitaldian Rajoyk esan zuen 2011ko defizit % 6an ixten bazuten, 16.500 milioi euro murriztu beharko liratekeela, baina abenduaren 30ean 20.000 milioi euro gehiago murriztu beharko zituztela konturatu ziren; izan ere, defizit bi puntu gora egin zuen.

Gaur Rajoyk aitortu duenez, baliteke desoreka hori handiagoa izatea eta 36.500 milioi euro murriztea baino, 37.000 eta 40.000 milioi euro arteko murrizketa behar izatea, PPko Gobernuaren kalkuluen arabera.

Halaber, abenduko biztanleria aktiboaren inkestaren arabera, urtarrilean 5.300.000 langabe izango dira Espainian.

Bestalde, Espainiako Gobernuko presidenteak Efe albiste agentziari adierazi dionez, krisiari aurre egingo dio eta ez da ezkutatuko. Halaber, Rajoyk esan du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga igoko duela aurreikusitako defizita uste baino 20.000 milioi euro handiagoa delako. Ildo horretan, neurria "gogorra eta mingarria, baina erabat beharrezkoa" dela esan du; halaber, "bidezkotzat" jo du eta "beste aukerarik ez dagoela" iragarri du.

Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, ez dago bere aurreikuspenen artean BEZ igotzea, eta ez da "banku gaiztorik" izango; horren ordez, otsailaren 15a baino lehen finantza sistemaren erreformarako plana izan behar dutela esan du.

"Beharrezkoa zen herriaren fidagarritasunarentzat, eta kanpoan dirua lortu ahal izateko", gaineratu du Rajoyk. Joan den abenduaren 27an ezagutu zuen Rajoyk defizita uste zuena bainoa handiago zela.

Halaber, BEZren harira, zerga hori igotzea beharrezkoa zela ikusi balu, egin izango lukeela esan du, baina hiritar guztioi eragiten gaituen zerga izatean eta salneurrien igoera bat suposatzen duenez, ez dute hori igotzeko asmorik.

Mariano Rajoyk azaldu du, halaber, zergatik ez duen ekonomia presidentziaordea sortu: "Bost milioi langaberekin ekonomia da garrantzitsuena, eta presidenteak aurpegia emango duela eta ez dela ezkutatuko argi utzi nahi nuen". Hori dela eta, Gai Ekonomikoen Batzorde Delegatua zuzenduko duela esan du.

Patronalaren eta sindikatuen arteko negoziazioen zain da, lan-erreformarekin zer egin argitzeko: "Ahalegin bat eskatu nien, baina ez dakit zertan bukatuko diren negoziazioak. Akordiorik lortzen ez dituzten gaietan Gobernuak esku hartuko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea