Ekonomia -
Arbitraje Batzordea
Bizkaiak Kutxen Legearen aurka jarritako helegitea, baliogabe
Erabaki honek azken egunetan Kutxabanken inguruan izan den eztabaida, hots, administrazio kontseiluko botere banaketari buruzko ika-mika piztu dezake berriro.
Erredakzioa
Arbitraje Batzordeak atzera bota du Bizkaiko Diputazioak Kutxen Legearen aurka jarri zuen helegitea, Vocento Taldeak gaur argitaratu duenez.
Eskumen urraketa argudiatuta aurkeztu zuen errekurtsoa Bizkaiko Diputazioak, baina, Arbitraje Batzordearen arabera, lege berriak ez du eraginik izango diputazioen eskubideetan. Gauzak horrela, Kutxen Legea Legebiltzarrera tramitatu beharko litzateke orain.
Erabaki honek azken egunetan Kutxabanken inguruan izan den eztabaida, hots, administrazio kontseiluko botere banaketari buruzko ika-mika piztu dezake berriro.
Kutxabankeko administrazio kontseilua EAJk eta Alderdi Popularrak adostu zuten eta PSE eta Bildu ordezkaritzarik gabe geratu ziren.