Ekonomia -

IAGren datuen arabera

Iberiako presidenteak 800.000 euro gordin kobratu ditu 2011n

Iberiako kontseilari delegatuak gainera, Rafael Sanchezek, 632.000 euroko oinarrizko soldata izan zuen 2011n.

Iberia konpainiako hegazkinak. Argazkia: Efe
Iberia konpainiako hegazkinak. Argazkia: Efe
Iberia konpainiako hegazkinak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako presidenteak, Antonio Vazquezek, 880.000 euro gordin jaso zituen 2011 urtean. Kopuru hau, 645.000 euroko diru-kopuru finkoaren eta Iberiak IAG enpresan bat egin zueneko "behar bereziengatik" jaso zuen 235.000 euroko soldataren arteko batuketa da.

Iberia-British bat-egitearen ondorioz sortutako IAG holdingak argitaratu ditu datu hauek.

Vazquezek gainera, erretiroa hartzeagatik 2,8 milioi euroko ordaina izango du, egun Iberian duen soldataren laukoitza.

Bestalde, Iberiako kontseilari delegatuak, Rafael Sanchezek, 632.000 euroko oinarrizko soldata izan du 2011 urtean, kopuru horren % 75 eta % 150 bitarteko bonusa, 158.000 euroko ekarpena pentsio-planean eta beste hainbat onura ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea