Ekonomia -
Defizita murrizteko
Alemaniak Rajoyren Gobernuak iragarritako neurriak babestu ditu
''Murrizketa gogor baina beharrezko horiek hartzeko erabakia babesten dugu'', azpimarratu dute ohar batean.
Erredakzioa
Aurrekontuak finantzeko eta aurrezteko helburuarekin joan den ostiralean Mariano Rajoyren Gobernu berriak iragarritako neurriak babestu ditu Guido Westerwelle Alemaniako Kanpo Arazoetako Ministroak.
"Aurrekontuak finantzatzeko hartu berri dituzten neurriek erakusten dutenez, Espainiako Gobernuak aurreztearen aldeko bidea abiatu du, eta erabaki hori babestu egiten dugu'', iragarri du ohar batean Westerwelle ministroaren bulegoak.
''Murrizketa gogorrak baina beharrezkoak dira, eta errespetua agertu nahi diegu neurri horiek abiatzeko erabakiari'', gaineratu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea