Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Zer eragin izango dute Rajoyren neurriek Euskadin?

Espainiako Gobernuak iragarri dituen neurriek Euskadin nola eragin dezaketen azaldu du Radio Euskadin Juango Alvarez EHUko nazioarteko zuzenbide katedradunak.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EITB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EITB
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernu berriak murrizketa historikoak eta zerga igoerak iragarri zituen joan den ostiralean. Baina, zer eragin izango dute aipatu neurriek Euskadin? Galdera horri erantzuteko, Juango Alvarez EHUko nazioarteko zuzenbide katedraduna izan da gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko al dute? Zerga horrek ez luke inolako eraginik izan behar Euskadin, Kontzertu Ekonomikoaren Legea eta eskumen foralak indarrean dauden heinean. Neurri hori aplikatzeko obligaziorik ez dago, baina diputazioak aipatu erreforma fiskala aurrera eramatea erabakitzeko ahalmena dute.

Soldatak izoztera behartuta daude euskal instituzioak? Konstituzioa aintzat hartuta, funtzio publikoaren erregimena estatutarioa da eta funtzio publiko horren oinarria lege batek markatzen du; Auzitegi Konstituzionalak oinarri horretan zer sartzen den zehaztu du orain: oinarrizko soldata sartzen da, baina osagarriak ez. Gauzak horrela, oinarrizko soldata errespetatu egin beharko dute, baina osagarriei dagokienez, administrazio bakoitzak nahi duen neurria hartzeko ahalmena izango du.

Sektore publikoko langileen ordutegiak luzatuko al dituzte? Ordutegien kasuan, 2007ko araudia oso argia da: erkidego bakoitzaren eskumena da sektore publikoko langileen ordutegiak zehaztea. Horrenbestez, euskal administrazioen esku dago orain lan jardunaldiak bere horretan mantentzea ala luzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea