Ekonomia -

Zentral nuklearrak

PPren Gobernuak 2019 arte luzatu nahi du Garoñako jarduna

PSOEren Gobernuak 2013an ixtea agindu zuen, baina Industria ministro berriak bertan behera utzi nahi du agindua.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak iragarri du "borondatea" duela Garoñako (Burgos) zentral nuklearra 2013n ixteko agindua bertan behera uzteko.

Hori horrela, zentralaren jarduna 2019 urtea arte luzatuko du.

PSOEren aurreko Gobernuak Garoña 2013an ixtea agindu zuen, baina Soriak hori aldatu nahi du.

Ministroaren ustez, Espainiak ez du galdu behar bost urteko energia nuklear ekoizpena; hobeto erabili behar ditu energia baliabideak.

Segurtasun Nuklearreko Batzordeak (CSN) zentralaren balizko jarraipena aztertuko du Gobernuak hala eskatzen badio.

Nolanahi ere, une honetan egoera ez dela aldatu gaineratu du, udan zentrala 2013an ixteko plana prestatzeko eskatu baitzioten.

Carlos Bravo Greenpeaceko bozeramaileak ohartarazi du "akats larria" izango litzatekeela "zaharkitua" dagoen eta "arriskutsua" den zentral baten jarduna luzatzea.

Garoñako zentrala 1971n konektatu zuten sarera, 460 megawatteko potentzia dauka eta Espainiako zaharrenetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea