Ekonomia -
Murrizketak
De Guindosek aitortu du defizita % 8tik gora koka daitekeela
Ekonomia ministroak esan du behartuta igo behar izan dituztela zergak, bestela "beste batzuek inposatuko ziguten" zerga igoera.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehia ministroak jakinarazi du 2011ko defizit publikoa % 8tik gora koka daitekeela, baina "ez askoz gorago".
Cadena Ser-en egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Espainiak ezin du horrelako defizita izan eta hori zuzentzeko neurririk hartu ezean, ekonomiaren egoera "jasanezina" izango litzateke.
Neurri horiek atzeraldi testuinguru batean kokatu behar direla gaineratu du, eta Gobernuak neurri "desatseginak" hartu behar izan dituela "arduratsu" jokatze aldera.
Horren harira, Ekonomia ministroak esan du behartuta igo behar izan dituztela zergak, bestela "beste batzuek inposatuko ziguten" zerga igoera.
De Guindosen esanetan, egoera honen errudunak erkidegoak eta Administrazio Zentrala dira.