Ekonomia -
Sinde legea betetzen
Kanon digitala kendu du Gobernuak
Gainera, pirateriaren kontrako komisioa erregulatuko du egileen eskubideak babesteko.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak kanon digitala eta Jabetza Intelektualaren Batzordearen erregulazioa, Sinde legea betetzen duena, kenduko dituela esan du ostiral honetan. Horrela sortzaileen eskubideak babestuko dituzte.
Neurriak azaldu dituzte Ministroen Kontseiluaren ostean izandako prentsaurreko batean. Soraya Saenz de Santamaria gobernuko presidenteordeak esan du kanon digitalaren ordez kopia pribatu baten konpentsazio sistema bat jarriko dela.
Gobernuak dekretu batean konpentsazio honen finkatze eta zehazte irizpideak ezarriko ditu.
Jabetza Intelektualaren Batzordeak "deskarga ilegalak eskaintzen dituzten webguneen irabazien aurrean jabeen, sortzaileen eta beste askoren eskubideak babestuko dituela" azaldu du Saenz de Santamariak.