Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Rajoyren Gobernuak lehen murrizketak onartuko ditu gaur

Halaber, funtzionarioen soldatak izoztu, eta pentsioak igoko ditu.

Rajoyren Gobernuaren lehen bilera, joan den ostiralean. EFE
Rajoyren Gobernuaren lehen bilera, joan den ostiralean. EFE
Rajoyren Gobernuaren lehen bilera, joan den ostiralean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy presidentearen Gobernuak bere lehen murrizketak onartuko ditu gaur, Ministroen Kontseiluan. Halaber, iazko Aurrekontu Orokorrak luzatuko ditu, funtzionarioen soldatak izoztuta, eta pentsioak igoko ditu.

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak azaldu zuenez, lehen murrizketa 4.000 milioi euro ingurukoa izango da.

Gobernuak gutxieneko soldata ere izoztuko du, 641,4 eurotan utzita, eta 2012ko lan eskaintza publikoa onartuko du. Eskaintza horrek sektore publikoko ordezkapenak ezabatuko ditu, Segurtasun Indarretan eta oinarrizko zerbitzuetan izan ezik.

Guztira 16.500 milioi euro murriztea aurrez ikusten du Rajoyk, 2012ko defizit helburua (BPGren % 4,4) betetzeko.

Goi-karguen izendapena

Ministroen Kontseiluak goi-karguen bigarren talde baten izendapena ere onartuko du; horien artean, Estatuko sei idazkari, eta Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia.

Estatuko Justizia idazkaria Fernando Roman Garcia magistratua izango da; Victor Calvo-Sotelo, Leopoldo Calvo Sotelo presidente ohiaren semea, Telekomunikazio idazkaria izango da; Ignacio Ulloa Rubio epailea, berriz, Segurtasun idazkaria. Ulloa Auzitegi Konstituzionaleko abokatua da gaur egun.

Estatuko beste lau idazkariren izendapena ere konfirmatuta dago: Engracia Hidalgo (Emplegua); Juan Manuel Moreno (Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna); Federico Ramos (Ingurugiroa) y Tomás Burgos (Gizarte Segurantza).

Ministroen Kontseilu honetan ere beste izendapen esanguratsuak onartuko dituzte: Angel Yuste kartzeletako zuzendari nagusia izango da, Jose Maria Aznarren bi gobernuetan bezala, eta Iñigo Fernandez Mesa Altxorreko zuzendari izendatuko dute.

Bilera horretan ere Polizia eta Guardia Zibilaren agintaritza bakarra kenduko dute; eta Ignacio Cosidó eta Arsenio Fernandez Poliziako eta Guardia Zibileko zezendari nagusi izendatuko dituzte, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea