Ekonomia -

Euskal kutxen bat-egitea

Bildurentzat 'lotsagarria' da EAJ eta PPk Kutxabanken egin duten ituna

Garbiñe Errekondok eta Josu Ruizek azpimarratu dutenez, Kutxaren erakunde fundatzaileak, Donostiako Udala eta Aldundia, "kanpoan uzten dira".

Donostiako Udala eta Aldundia kanpoan uztea kritikatu dute. Argazkia: Efe
Donostiako Udala eta Aldundia kanpoan uztea kritikatu dute.
Donostiako Udala eta Aldundia kanpoan uztea kritikatu dute. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garbiñe Errekondo eta Josu Ruiz Bilduko ordezkariek "lotsagarri"tzat jo dute EAJk eta PPk Kutxabanken Administrazio Kontseilua banatzeko egin duten ituna, izan ere, Kutxaren erakunde fundatzaileak, Donostiako Udala eta Aldundia, "kanpoan uzten dira".

Prentsaurreko batean koalizioko kideek azaldu dutenez, akordio horrekin "eskuinak boterea kontrolatu nahi du". Bilduk euskal kutxen bat-egitea lortzeko "esfortzua" egin zuela gogorarazi ondoren, EAJk eta PPk berdin jarraitzen badute "parean" izango dituztela adierazi dute.

Horren harira, EAJk eta PPk adostutako kontseilari murrizketa legezkoa ote den aztertuko dute eta "harrigarri"tzat jo dute Kutxaren kontseiluan kutxa gipuzkoarraren "interesen kontrako" zerbait onartzea.

Azpimarratu dutenez, akordio berriarekin, Kutxak sei ordezkari izan beharrean lau izango ditu, baina Vital Kutxaren ordezkari kopurua bere horretan mantenduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea