Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Kutxabankeko kontseilua ez dela anitza kritikatu du Jaurlaritzak

Idoia Mendia bozeramaileak ohartarazi du "ideia guztiak" ordezkatuta egon beharko liratekeela bankuaren zuzendaritzan.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB
Kutxabank anitza ez dela salatu du Mendiak

02:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du EAJk eta PPk Kutxabankeko administrazio kontseiluko kideak banatzeko egindako akordioak ez duela euskal gizartearen "pluralitatea" errespetatzen. Akordio horrek kanpoan uzten ditu PSE eta Bildu.

Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, gaur egun Euskadi "inoiz baino pluralagoa" dela adierazi du, eta horrek, Mendiaren hitzetan, "bankuaren zuzendaritzan isla izan beharko luke, ideia guztiak ordezkatuta egoteko".

Zenbait hedabidek zabaldutakoaren arabera, asteazken gauean EAJ eta PP akordio batera iritsi ziren Kutxabankeko 20 kontseilariak aukeratzeko: 10 EAJk aukeratuko ditu, 3 PPk eta beste zazpiak (teorian PSEri eta Bilduri egokitzen zitzaizkienak) profesional independenteak izango dira, EAJk eta PPk adostutakoak.

Negoziazioetan, BBK, Kutxa eta Vitalen bategitetik sortutako bankuan EAJk gehiengo osorik ez izatea exijitu zuten PSEk eta Bilduk, horrek ez bailuke errespetatuko euskal erakundeetan gaur egun dagoen pluralitatea (bakoitza alderdi politiko baten eskuetan dago, gehiengo osorik gabe).

Hiru kutxetako kontseiluek bilerak dituzte ostegun honetak Kutxabankeko administrazio kontseiluan zein ordezkari izango dituzten erabakitzeko. Kutxabank urtarrilaren 2an hasiko da lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea