Ekonomia -

Sindikatuek deituta

Protestak Bilbon, zenbait dendak jaiegunean ateak ireki dituztelako

Iñaki Azkuna alkateari liskar egin diote dendetara joan denean merkatariei elkartasuna adierazteko.

Manifestariak, Bilboko denda baten aurrean protestan. Argazkia: EITB.
Istiluak, Bilboko lehen erosketa igandean

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariak Bilbon bildu dira igandean zenbait dendak igandean irekitzeagatik hartutako erabakiaren kontra protesta egiteko. Sindikalisten iritziz, jaiegunetan irekitzeak "kalte" egiten die denda txikiei.

Iñaki Azkuna Bilboko alkateari liskar egin diote manifestariek Bernabe Unda Industria sailburuordearekin batera dendetara joan direnean dendariei elkartasuna agertzeko. "Alkatetza dendarien alde dago. Beste batzuek, ordea, ez dute legea betetzen, ohiu egiten dute eta legea betetzearen kontra daude, eta legetik kanpo hotz handia dago", esan du Azkunak. Protestan sindikatuetako ehun ordezkari inguru izan dira igandean ateak ireki dituzten denden kontra protesta egiteko.

Euskadin, legeak zortzi jaiegunetan ateak irekitzeko baimena ematen du, baina normalean dendariek ez dute egun horietan lanik egiten.

"Ez lanposturik, ez etekinik"

Cristina Alvarez LABeko Merkataritza arduradunak esan duenez, jaiegunetan dendak irekitzea "ez du lanposturik ez etekinik sortzen"; alderantziz, "denda txikiei kalte egiten die, familia eta lana bateratzea oztopatzen du eta merkataritza-zentro handiekin lehiatzera behartzen ditu".

Maria Jesus Fernandez ELAko ordezkariaren ustez, jaiegunetan irekitzeko erabakiak "lan esparruaren eta familiaren aurka doa"; izan ere, "dagoeneko ordu asko lan egiten dituzte orain igandeetan ere lan egin behar izateko". "Kasu askotan, lan hori ez da boluntarioa, behartuta egiten dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea