Ekonomia -

Europako goi-bileraren ostean

Cameronekin 'desengainu handia' hartu duela adierazi du Cleggek

Europako Itun berrien erreformei Cameronek betoa jarri badie ere, erreferendum bat proposatuko ez dutela iragarri du Erresuma Batuko lehen ministro ordeak.

Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministro ordea. Argazkia: EFE
Cleggen ustez, euroaren itunetik kanpo geratzeak Erresuma Batua isolaturik utzi dezake

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministro ordeak zabaldu duenez, "desengainu handia" hartu du David Cameron lehen ministroarekin joan den ostiraleko Europako goi-bileran adostutako Itunaren erreformei betoa jarri ostean. Bere esanetan, Cameronek "Erresuma Batua isolatuta utzi du". Hala ere, Gobernuko koalizioa desegitea eta erreferendum bat proposatzea errefusatu du.

"Koalizio Gobernuaren kolapsoa are kaltegarriago izango litzateke guretzat. Ezegonkortasun une honetan porrot ekonomikoa suposatuko luke Erresuma Batuarentzat", azaldu du Cleggek BBC telebista katean. Gainera, Europar Batasunatik aldentzen bada, AEBen eta Erresuma Batuaren arteko harremanaren gaineko kezka azaldu du Cleggek.

"Erresuma Batuak Europar Batasuna uzten baldin badu, garrantzitsu izateari utziko genioke. Nazioarte mailan pigmeo bat izango ginateke eta gu lider izatea nahi dut", azpimarratu du. Gainera, "Europarekiko norabide ona berreskuratzeko" Erresuma Batuko estrategiaren aldaketa baten alde egin du Cleggek. Lehen ministro ordearentzat "sinestezina" izan zen Bruselan izandako goi-bileraren "amaiera harrigarria".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea