Ekonomia -
Aurreikuspen negatiboa
Standard & Poors-ek Europako erreskate funtsa berraztertuko du
Kalifikazio agentziak errebisiopean jarri du aurreikuspen negatiboarekin Finantza Egonkortasunaren Europako Funtsaren "AAA" nota altuena epe luzerako zorrarentzat.
Erredakzioa
Standard & Poors kalifikazio agentziak errebisiopean aurreikuspen negatiboarekin jarri du Finantza Egonkortasunaren Europako Funtsaren nota altuena, "AAA", epe luzeko zorrerako.
Erabaki hau, agentziak azaldu duenez, euroguneko 15 herrialderi epe luzerako zorra jaisteko aukera aztertzearen inguruan hartu dute, bertan daude kreditu kalifikazio maila altuena duten herrialdeak ere: Alemania, Frantzia, Holanda, Austria, Finlandia eta Luxenburgo.
Finantza Egonkortasunaren Europako Funtsak A hirukoitza galdu lezake, eta epe luzerako bere kalifikazioa maila bat edo bi jaitsi daiteke.