Ekonomia -
Konstituzio Egunean
Zapatero eta Rajoy, Batasuneko Itunak berritzearen alde
Gobernuko presidente berriak esan duenez, Espainia goi-bilerara joango da "herrialde bideragarria" dela argi uzteko. Zapateroren esanetan, Merkelek eta Sarkozyk adostutakoa "urrats garrantzitsua" da.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidente berriak astearte honetan azpimarratu duenez, Gobernuen defizita eta zorra mugatzeko neurriak Europako Itun berrian sartzeko Frantziak eta Alemaniak adostutakoarekin bat eginda, "Espainiak ez dio inolaz ere defizita murrizteari uko egingo".
Rajoyk adierazpen hauek egin ditu Diputatuen Kongresura heltzean, Konstituzio Egunaren ospakizunean.
Azken hauteskundeetatik komunikabideen egindako lehen agerraldian Rajoyk azaldu duenez, defizita mugatzeko konpromisoa hartu du Espainiak dagoeneko. Gainera, presidentetzara iritsi bezain laster PPko buruak hartutako lehenengo neurria abuztuaren amaieran egindako erreforma konstituzionalari so eginez, lege bat garatzea izango da, aurrekontuetako egonkortasun bat bermatzeko asmoz, "duguna baino gehiago ez gastatzeko".
"Urrats garrantzitsua"
Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko jarduneko presidentearen esanetan, Europako itunak erreformatzeko Frantziak eta Alemaniak adostutako akordioa "urrats garrantzitsua" da. Gainera, merkatuen "eragin positibo" bat ematea espero du, "susperraldi ekonomikorako funtsezkoa izango den epe lasai bat lortzeko".
Hala ere, Zapaterok azpimarratu duenez, "akordio horren garapena, azterketa eta eztabaida Europako Kontseiluan eman beharko da".