Ekonomia -

Italia

Monti: 'Murrizketa plana barik Italia lur jota geldituko litzateke'

Italiako lehen ministroaren hitzetan, Europar Batasunetik kanpo "amildegia" baino ez dago; hori dela eta, Italiak beste irtenbiderik ez duela esan du.

Montik Italiaren sinesgarritasuna berreskuratu nahi du. Argazkia: Efe.
Montik Italiaren sinesgarritasuna berreskuratu nahi du.
Italiak murrizketa plan 'zorrotz baina beharrezko' bat aurkeztu du

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Monti Italiako lehen ministroaren hitzetan, igandean Gobernuak krisiari aurre egiteko onartu zuen murrizketa plana barik "Italia amilduko" litzateke.

"Murrizketa horiek gabe, Italia hondoratuko litzateke eta Greziak bizi duen antzeko egoeran geldituko litzateke; ildo horretan Grezia begiko dutela, baina ez dutela imitatu nahi" esan du Gobernuko buruak.

Erroman atzerriko kazetarien aurrean adierazi duenez, Italiak euroguneko kideen aurrean bere sinesgarritasuna berreskuratu behar du, eta guztion artea "Italia laguntzeko" beharra azpimarratu du.

Gobernuak atzo onartutako murrizketak Parlamentuan gaur onartuak izatea espero duela esan du Italiako lehen ministroak; izan ere, atzora arte "beraien artean elkar hitz egiten ez ziren alderdiek Gobernua babesten dute".

Halaber, Italiako lehen ministroak "erretiro-pentsioen erreformaren" harira, Elsa Forneo Lan ministroak negar-malkoen artean egindako "sakrifizioa" azpimarratu du.

Bestalde, euroaren inguruan, aste "erabakigarria" izango dela esan du komisario ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea