Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Draghik 'itun fiskal berri bat' eskatu die euroguneko Gobernuei

Europako Banku Zentralaren esku hartzeak mugatua izan behar duela iritzi dio erakundeko presidenteak eta Gobernuei "irmo jokatzeko" eskatu die.

Mario Draghi. EBZko presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi. EBZko presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi. EBZko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak krisiari aurre egiteko EBZren esku hartzeak mugatua izan behar duela adierazi du eta Gobernuei sendo jokatzeko eskatu die. Bere ustez, euroguneko defizitaren oinarrizko arauak eta herrialde bakoitzak onartutako murrizketak jasoko dituen "itun fiskal bat" adostu behar dute.

"EBZren esku hartze hauek mugatuak izan behar dute. Gobernuek bakarka eta taldean finantza merkatuen aurrean sinesgarritasuna berreskuratu behar dute", esan du Draghik Europako Parlamentuan.

EBZko presidentearen aburuz, "aurrerapauso nabarmenak" lortu dira, gehiegizko defizita duten lurraldeentzako zigor sistema berria adostea, besteak beste, baina "Gobernuen politika fiskalen gaineko eragin positiboak ez dira oraindik nabaritzen", erantsi du.

Hainbat herrialdetako gobernu aldaketek (Italia, Grezia eta Espainiari erreferentzia eginez) finantza merkatuetan oraindik ez eragin handirik izan ez dutela ohartarazi du Draghik.

Haren ustez, krisiari aurre egiteko, epe laburrean euroguneko sinesgarritasuna berreskuratuko duen "seinale bat" behar da. Draghiren ustez, "itun fiskal berri" bati esker lortu daiteke hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea