Ekonomia -

Murrizketen kontrako protesta

Erresuma Batuko funtzionarioek greba egun historikoa dute

Gutxienez 25 sindikatuk lanuztea babestu dute. David Cameron kontserbadorearen Gobernuak aplikatutako murrizketen aurka protesta egingo dute langile publikoek.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, Angela Merkel Alemaniako kantzillerarekin. EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, Angela Merkel Alemaniako kantzillerarekin. EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, Angela Merkel Alemaniako kantzillerarekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hamarkadetako grebarik handiena espero da gaur Erresuma Batuan. Hiru milioi funtzionario lanuztea egitera deitu dituzte sindikatuek, pentsio-planen erreformaren aurka protesta egiteko.

Gutxienez 25 sindikatuk babestu dute lanuztea. David Cameron kontserbadorearen Gobernuak ezarritako murrizketen aurka protesta egingo dute.

Milaka irakaslek, ikastetxe zuzendarik eta osasun eta justizia zerbitzuetako langilek hartuko dute parte. Piketeak, manifestazioak eta hitzaldi publikoak espero dira.

Pentsio-planak

Pentsio-planetan aurrikusitako aldaketak "bidegabeak" direla uste dute sindikatuek. Bizi-itxaropena handiagoa den unean sistemaren bidegarritasuna ziurtatzeko aldaketak beharrezkoak direla defendatzen du Gobernuak.

Meatzarien eskubideak defendatzeko 1926an greba orokorra egin zutenetik, Erresuma Batuan antolatutako mobilizaziorik handiena izatea espero da asteazkenekoa. Margaret Thatcher lehen ministroaren garaitik Gobernu kontserbadore baten aurka antolatutako grebarik handiena izango da. Thatcherrek greba orokorrak legez kanpo utzi zituen 1980ko hamarkadan.

Gobernuaren arabera, jarraipen eskasa izan du

Gobernuaren arabera, funtzionaru britainiarren %3k bakarrik egin du bat pentsio planaren kontra deitutako lanuztearekin.

David Cameronek lehen ministro britainiarrak Parlamentuan egindako agerraldi batean Erresuma Batuko ikastetxeen % 40 irekita dituztela esan du eta funtzionarien % 3k baino ez dutela babesten greba.

Halaber kontserbadoreen liderrak 18 enplegu bulego bakarrik itxi direla azaldu du eta grebak zerbitzu publikoetan eragin txikia izan duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea