Ekonomia -

2012rako aurrekontuak

EAJk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko

Hala ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak 200 zuzenketa partzial baino gehiago aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak 2012rako proposatutako aurrekontu egitasmoaren aurka.

Iñigo Urkullu EAJko presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJko presidentea
Iñigo Urkullu EAJko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak proposatutako 2012rako aurrekontu egitasmoari ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko EAJk, baina 200 zuzenketa partzial baino gehiago erregistratuko ditu Eusko Legebiltzarrean.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, horrela erabaki du Euskadi Buru Batzarrak astelehenean egin ohi duen bileran, Sabin Etxean.

Krisi ekonomiko garai batean aurrekontu publikoen "erabat aurka" azaldu nahi ez dutela adierazi dute jeltzaleek

200 zuzenketa partzial aurkeztuko dituzte. Zuzenketa horien edukia legebiltzarkide taldeak azalduko du. Eusko Jaurlaritzarekin negoziaketa izatea eta zuzenketa partzial asko onartzea espero dute jeltzaleek.

Alderdi Popularra

Bestalde, PPk aurrekontuen proiektuaren zuzenketa propioak aurkeztu ditu eta ez PSE-EErekin batera, legealdi honen aurreko bi alditan egin duen bezala.

Horrela, gaur arte, Aralarrek eta Eusko Alkartasunak bakarrik iragarri dute publikoki osoko zuzenketak aurkeztuko dituztela. Krisiari aurre egiteko aurrekontu "aproposak" ez direla esan dute bi alderdi horiek.

Urtero egin bezala EAEko aurrekontuak abenduaren amaieran bozkatuko dituzte Gasteizko ganberan. PSEren eta PPren babesarekin onartzea gerta litekeena da. Iaz, egoera berdinean, EAJ abstenitu egin zen osoko bilkuran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea