Ekonomia -

Zorraren enkantea

Espainiako Altxorraren zor jaulkipenak % 5eko interesa gainditu du

2.978 milioi euroko jaulkipena egin du hiru eta sei hilabetetako letretan. Hilabete honetan bigarrenez, enkanteak % 5a baino gehiagoko interesa hartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altxor Publikoak 2.978 milioi euroko zor jaulkipena egin du hiru eta sei hilabeterako letretan. PPren garaipenaren ondorengo lehen enkanteak % 5eko interesa gainditu du, hilabete berean muga hori gainditzen duen bigarren aldia da.

Joan den azaroaren 15ean Espainiak 12 eta 18 hilabeterako letrak saldu zituen, eta 1997az geroztik lehen aldiz, % 5a baino handiagoko interesean egin zuen zorraren salmenta.

Gaurko enkantean, hiru hilabeterako letren salmenta % 5,22ko interesarekin egin da, 1993az gerozrik hartutako mailarik altuenean, alegia.

Sei hilabeterako letren enkanteak, berriz % 5,33ko maila hartu du, 1997az geroztik izandako interesik altuena da, eta urrian baino % 60 garestiagoa izan da salmenta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea