Ekonomia -

Bankuen Europako Kongresua

Europako Bankuak bileretako akordioak ezartzeko exijitu die Gobernuei

"Ez genuke gehiago itxaron behar", esan du Mario Draghik Finantza-egonkortasunerako Europako Funtsak zor subiranoa erosteko duen aukeraz aritu denean.

Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: Efe.
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Gobernuei azken goi-bileretan adostutako akordioak aplikatzeko exijitu die Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak.

Frankfurten egiten ari diren Europako Bankuen 21. kongresuan, finantza-egonkortasuna lortzeko "agintaritza ekonomiko indartsuagoa" behar dela esan du.

Hori lortzeko, ezinbestekoa da "Europako Batzordearen eta goi-bileretako erabakiak lehenbailehen ezartzea, esan du Draghik.

Lau hilabete igaro dira Finantza-egonkortasunerako Europako Funtsa bermatutako diruaz betetzea erabaki zenetik, eta lau aste igaro dira baliabideak handitu eta finantza-egonkortasuna ziurtatzeko erabiltzea erabaki zenetik, azpimarratu du Draghik.

"Non dago erabaki horien aplikazioa?", galdetu du EBZko presidenteak. "Ez genuke gehiago itxaron behar", esan Draghik Finantza-egonkortasunerako Europako Funtsak zor subiranoa erosteko duen aukeraz aritu denean.

EBZri eskaera

Egunotan, asko dira EBZri euroguneko herrialdeetako zor subiranoa erosteko eskatzen dietenak. Neurri horren bidez, herrialde horien berfinantziazioa erraztuko litzateke.

Erreskate Funtsak zor subiranoa erosteko gai ez den bitartean, EBZ da zor publikoaren merkatuetako espekulazioarekin amaitu dezakeen bakarra, aditu batzuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea