Ekonomia -

Urriko KPI

Prezioak % 1 garestitu dira EAEn, eta % 0,8 Nafarroan

Espainiako batez besteari dagokionez, KPI zortzi hamarren igo da irailetik urrira, baina hamarren bat jaitsi da iazko datuen aldean, % 3ra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 1 hazi da EAEn irailetik urrira, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez.

Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, inflazioa % 2,9ra jaitsi da. 2011n, inflazio pilatua % 2koa da dagoeneko.

Hotelen, kafe-etxeen eta jatetxeen sektorean, prezioak % 0,6 merkatu ziren, baina oinetako eta jentzienean % 12,1 garestitu ziren.

Nafarroa

Foru Erkidegoan, inflazioa zazpi hamarren igo da hilabetetik hilabetera. Urtetik urterako tasa, berriz, % 3,2ra hazi da da.

Baleareekin batera, urtetik urterako tasa handitu duen erkidego bakarra da.

Estatuko batez bestea

Espainiari dagokionez, KPI zortzi hamarren igo da irailetik urrira, baina hamarren bat jaitsi da iazko datuen aldean, % 3 arte.

Azpiko KPI (elikagaien eta energiaren prezioak kontuan hartzen ez dituena) % 1,7koa da, hots, irailean bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea