Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Nervacero lantegian, Trapagaranen

"57 urteko langilea ur-ihesa konpontzen ari zen Nervacero enpresako labearen azpian, ondorioz, tenperatura altuak ziren", LAB sindikatuak azaldu duenez.

Trapagaraneko (Bizkaia) Nervacero enpresa. Argazkia: EITB
Trapagaraneko (Bizkaia) Nervacero enpresa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Essien kontratuko langile bat hil da gaur Trapagaraneko (Bizkaia) Nervacero enpresan, lantegiko enpresa-batzordeak eta LAB sindikatuak jakitera eman dutenez.

LABek prentsa ohar baten azaldu duenez, "57 urteko langilea ur-ihesa konpontzen ari zen Nervacero enpresako labearen azpian, ondorioz, tenperatura altuak ziren (50 gradutik gorakoak) ".

"Ezbeharraren arrazoiak argitzeke" daudela azaldu du LABek, hau da, "istripu ez traumatikoa izan den ala bero kolpea izan den argitu behar da", izan ere, "langileak tenperatura oso altuak jasan behar izan ditu".

"Une triste hauetan familiari elkartasuna" adierazi dio enpresa-batzordeak, eta "antzeko egoeratan dauden langileak gogorarazi ditu".

Era berean, "soldata txiki bat lortzeko azpikontratatutako langileek egunero pairatzen duten prekarietatea" salatu du sindikatuak. Azkenik, "gertakariaren nondik norakoak argitzea" eskatu du LABek, "gertakariak berriro ez errepikatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea