Ekonomia -
Emaitza negatiboak
Arrisku saria maximoetatik hurbil, eta Ibex 35ek behera egin du
Ibex 35ek ez du irabaziei eustea lortu eta % 2,15 galdu du. Jarraitu burtsaren bilakaera.
Erredakzioa
Ibex 35 indizeak % 2,15 egin du behera, eta 8.372,2 puntuko mailan kokatu da. Espainiako arrisku sariaren gorakada izan da albiste nagusi gaur burtsetan, eta markak hautsi ditu berriro, 430 puntuan kokatuta.
Bestalde, Espainiako zorraren errentagarritasunak % 6ko muga gainditu du, abuztuko hasieratik lehen aldiz; hori horrela, % 6,134ko mailan kokatu da burtsako saioaren bukaeran.
Balio guztiek galerekin itxi dute saioa eta bankuak izan dira protagonista nagusiak berriro.
Halaber, gainerako burtsek ere galerak izan dituzte. Londresekoak % 0,38 egin du behera; Frankfurtekoak % 1,07; eta Parisekoak, % 1,21.
Gaur, 5 urterako bonuetan 3.000 milioi euro saldu ditu Italiako Altxorrak, interesa % 6,29ra igota (1997. urtetik izandako interes tasarik altuena). Horrek 479 punturaino eraman du Italiako arrisku saria.
Herrialde periferikoen arrisku sarien gorakadak behera eraman ditu Europako burtsak. Beherakada horietan Espainiako burtsa izan da buru; izan ere, % 1,63 egin du behera, finantza-alorrak, bereziki, lagunduta.