Ekonomia -
Arautze neurria
Gobernuak etxeko langileen soldataren araudia aldatuko du
Baldintza berriei esker 150.000 lanpostu sortzea nahi du Gobernuak.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak etxeko langileen soldata 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera lanbide arteko gutxieneko soldatarekin (LGS) parekatzeko Errege Dekretua onartu du. Besteak beste, urteko lanbidearteko gutxieneko soldata (8.979,60 euro urtean, 2011n) dirutan jasotzeko bermea izango dute.
Halaber, aparteko bi ordainsari izango dituzte urtero, hileko soldataren parekoak
Valeriano Gomez Lan ministroak Ministroen Kontseiluaren ostean jakinarazi duenez, aldaketa horrek 150.000 lanpostu ekarriko ditu; egun 300.000 pertsona daude afiliaturik kotizazio talde horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea