Ekonomia -

Krisia Italian

Van Rompuy gaur bilduko da Berlusconirekin krisiaz hitz egiteko

Europar Batasunak ez ditu nahikotzat hartu Italiako lehen ministroak proposatutako doitze proposamenak eta erreforma gehiago eskatu ditu.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Mario Monti, Berlusconiren ordezkoa izango dela diote

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herman Van Rompuy Europako Batzordearen presidentea ostiralean bilduko da Erroman Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroarekin, laneko afari batean, zorraren krisiaz hitz egiteko, Europako iturriek jakitera eman dutenez.

Berlusconik esan du dimititu egingo duela Europar Batasunak Italiako ekonomia egonkortzeko asmoz eskatutako murrizketak Italiako Parlamentuak onartzen dituenean. Hori asteburuan eman daiteke.

Europar Batasunak ostegunean adierazi duenez, ez dira nahikoak Berlusconik Eurotaldearen goi-bileran, urriaren 27an, Europako buruei zuzendutako kartan iragarritako murrizketak. Ondorioz, erreforma gehiago eskatu ditu, aurreikusitako neurriak azkartzeaz gain, Italiak merkatuen konfiantza berreskuratu dezan.

Olli Rehn Ekonomi Gaietako komisarioak nabarmendu du kartak ez duela ezer esaten gai garrantzitsu batzuen inguruan, "besteak beste, kargu fiskala lanetik kontsumora eta eraikuntzen jabetzara zuzentzeko beharraz".

Horregatik, Batzordeak Giulio Tremonti Finantza ministroari beste gutun bat bidali dio, 39 galderekin, erreforma guzti horiek zehazteko. Erantzuna astea amaitu baino lehen espero du.

Italiak 5.000 milioi euro jarri ditu urtebeterako bonotan

Italiako Altxorrak ostegun honetan 5.000 milioi euro jarri ditu urtebeterako bonotan, %6,087 interesarekin, eurogunean sartu zenetik errekorra lortuta.

Bonoen etekinek12 hilabeteko epea dute, eta horiek % 3,570eko etekina lortzetik enkatean % 6,087ra pasatu ziren urrian, Italiako Bankuak jakitera eman duenez.

Gobernuko presidente Monti izateko aukerak merkatuak animatu ditu

Mario Monti lehiako Europako komisario ohia Italiako Gobernuko presidentea berria izatearen aukerak merkatuak animatu ditu.

Italiako egunkari gehienek Silvio Berlusconi lehen ministroaren irudia Mario Montirenagatik ordezkatu dute; azken horrek Italia krisi sakonetik atera beharko luke eta herrialdeak behar dituen erreforma nagusiak burutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea